Atzoko plenoko erabakiak
Ordenantza fiskalak, Udal larrialdietarako plana eta aurkeztutako hiru mozioak onartu ziren atzoko plenoan.
1. Aurreko bilerako aktaren onartu zen: (81. zbkia - 2014.05.29).
2. Ogasuna
2.1. Udalaren 11. eta 12. kreditu aldaketen berri eman zen.
2.2. Irizpenak:
2.2.1. 2015. ekitaldirako ordenantza fiskalak onartu ziren. Alde bozkatu zuten Bildu (5, zinegotzi bat falta zen), Aralar (1) eta PSE-EEk(1). Kontra, berriz, EAJtak (4, zinegotzi bat falta zen).
2.2.2. 2015. urterako taxien tarifa onartu ziren aho batez.
3. Hirigintza
3.1. Zumaiako Udal larrialdietarako plana onartu zen aho batez.
4. Proposamenak:
Bildu-Aralar koalizioak aurkeztutakoak:
4.1. Herritarron adierazpena: auzipetuta dauden 28 gazte absolbitzearen inguruko mozioa onartu zen. Alde bozkatu zuten Bildu (5), EAJ (4) eta Aralar alderdiek. Abstenitu egin zen PSE-EE.
4.2. Konstituzio-auzitegiak Kataluniako kontsulta behin-behinekoz bertan behera uzteko erabakiari buruzko mozioa ere onartu egin zen. Alde bozkatu zuten Bildu (5), EAJ (4) eta Aralarrek (1). KOntra bozkatu zuen PSE-EEk.
4.3. Liburu maileguarengatik liburutegi publikoek ordaindu beharreko kanona bertan behera uztea eskatzeko aurkeztutako mozioa, berriz, aho batez onartu zen.
5. Eskari – galderak.



