Atzoko plenoko erabakiak

2015/01/30

Besteak beste, 2015eko aurrekontuak behin betiko izaeraz onartu ziren.

1. Ogasuna

1.1. San Juan egoitzaren 2014ko 1. kreditu aldaketaren berri eman zen.

1.2. 2014ko aurrekontuan indarrean ez dauden udal kontratuak direla eta jasotzen diren fakturengatik bigarren erreparo orriaren eta alkatearen erantzunaren berri eman zen.

1.3. Irizpenak:

1.1.3. 2015eko aurrekontu orokorrari ezarritako helegitearen erantzunaren berri ematea eta aurrekontuak behin betiko izaeraz onartu ziren Bildu (6) eta Aralarren (1) aldeko botoekin, EAJ-PNV (5) abstenitu egin zen eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen.

1.1.4. Zumaia Lantzenen likidazio prozesuaren aurrean Udalak beregain zorra hartzeko zeuden aukeren artean proposatutakoa onartzea erabaki zen. Alde bozkatu zuten Bildu, Aralar eta PSE-EEk. Abstenitu egin zen EAJ-PNVk. 

 

2. Hirigintza

2.1. Zumaiako 18 HA- J.M. Kortako A7 partzelaren inguruko aldaketa xehekatuaren Plan Bereziari behin betiko onespena eman zitzaion aho batez. 

 

3. Gizarte zerbitzuak 

3.1. GFaren eta Zumaiako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena aho batez onartu zen: Mendetasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.

 

4. Proposamenak:

4.1. EAJ-PNV  udal taldeak   aurkeztutakoa:

4.1.1. Auzitegi Nazionalaren agindupean eginiko azkenengo atxiloketari buruzko mozioa onartu zen EAJ-PNV, Bildu et Aralarren botoekin. Abstenitu egin zen PSE-EE.

4.1.2. Zumaiako bake epaitegiak aurkezturikoa: Erregistro zibilaren kudeaketa merkataritza erregistratzaileen esku uztearen (pribatizazioa) inguruko mozioa aho batez onartu zen. 

4.1.3. EH Bildu udal taldeak aurkezturikoa: Hassanna Aalia asiloa ematearen aldeko adierazpena ere aho batez onartu zen.