Errepikatzeko prest
Santelmoak oraindik ez dira bukatu, eta aste bukaera honetarako ere ekintza ugari daude antolatuta.
Euria eta hotza izan ziren Santelmoen hasieran nagusi. Hori dela eta, Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie festak animatu eta girotzeko gogoa eta indarra jarri duten guztiei. Izan ere, tarteka ez zen erraza izan euri eta haize artean ekitaldiak aurrera ematea. Hala ere, antolatuta zeuden ia ekitaldi guztiak burutu ziren lehenago edo geroago.
Asteburu honetarako ere hainbat eta hainbat ekitaldi daude antolatuta. Orain, eguraldiak laguntzea besterik ez da falta. Euskalmetek eguzkirik iragartzen ez badu ere, ea euria eta haizerik ez den oraingoan.
Aurreko asteburuko ekitaldietako hainbat argazki ikusteko klikatu hemen.
Hona hemen asteburu honetako egitaraua:
OSTIRALA 20
20:00etan Torreberrin, BERTSOTAN JAI herriko bertsolarien saioa.
22:30ean Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.
LARUNBATA 21
11:30ean Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.
Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XI. lehiaketa eta Rana eta Pote Txapelketak.
Ekitaldia alaitzeko ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilarien saioa.
12:00etan herriko kaleetan BEHEKO PLAZA eta ZORNOTZAko KORALA abesbatzen saioa.
14:30ean Txosna eremuan, Bazkaria eta kantu saioa.
17:00etan Haurren Tanborradaren saioa OTEZURI
18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, Gaztetxoentzat diskoteka.
18:30ean Kaleetan zehar ZUMAI txarangaren saioa.
22:00etan Txosna eremuan, kontzertua: Zesatek, Lauroba eta Egurra eta Kitto.
22:30etik 02:00etara Kofradian, DJon-ekin disko jaia.
IGANDEA 22
11:30ean OSTOLAZA eta TXAPARTEGI trikitilarien saioa.
Eguerdian Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE kultur elkartearen eskutik, OLAGARRO ZOPA.
12:00etan Itzurun hondartzan, ZALDI LASTERKETA.
18:00etan Aita Mari aretoan, Haurrentzat antzerkia “POXPOLO ETA KONPAINIA”.
Sarrerak Turismo bulegoan 1€tan.
18:30ean Trainerillen estropada, XXIX. San Telmo saria.
Eta OSTOLAZA eta TXAPARTEGI trikitilarien saioa.
Ordu berean TALO-JANA, Txinparta taldearen eskutik.
19:00etan Kofradian, erromeria OROTS taldearekin.
22:30ean OROTS taldearen bigarren saioa.
Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.



