Aurrekontuak lantzeko herritarrek parte hartzeko prozesuaren hurrengo bilera, asteazkenean
Asteazkenean, hilak 17, egingo da hirugarren bilera, udaletxean.
Zumaiako Udalak martxan duen 2011 urterako aurrekontuak lantzeko herritarren parte hartzeko prozesua aurrera doa. Urriaren 14an egin zen lehenengo bilera herritarrekin, eta azaroaren 3an herriko eragileekin egin zen, bigarren bilera. Asteazken honetan, hilak 17, 2011ko aurrekontuei begira, aurreko bi saio horietan egindako proposamenak aztertuko dira, saio horietako parte-hartzaile, udal teknikari eta politikariekin, udaletxean bertan egingo den bileran.
Sare sozialak martxan
Auzokako eta arlokako bilerez gain, aurten lehen aldiz sare sozialak erabiltzen ari da Udala prozesuan zehar. Gazteenen parte-hartzea sustatu nahi da horrekin; eta, hala, facebook-en prozesuaren inguruko perfila sortea du. Horrekin batera, aurten ere Udalaren webgunearen bidez ekarpenak egin edota informazioa kontsultatzeko aukera eskaintzen da. Atala kontsultatzeko sakatu hemen.



