Aurrera doa Musika Jaialdia
Atzo iluntzean 'El acorazado Potemkin' filmeari musika jarri zion The Silent band taldeak, eta jende ugari bildu zen Amaia Plazan. Asteburuan ere ekitaldi ugari izango dira Musika Jaialdiaren barruan.
Aurrera doa uztailaren 30ean abiatu zen aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia. Musika Jaialdia hasi zenetik era ezberdin askotako kontzertuak entzuteko aukera izan da Zumaian. Atzo, adibidez, The Silent Band taldeak musikatuta El acorazado Potemkin filma ikusi eta entzuteko aukera izan zen Amaia Plazan. Hori 22:30etatik aurrera izan zen, eta jende ugari bildu zen emanaldia ikustera.
Jaialdian antolatutako ekintzek aurrera jarraitzen dute, eta gaur Quart de Poblet Valentziako abesbatzak kontzertua emango du 12:30ak aldera Amaia plazan. Iluntzean, berriz, Landarbaso abesbatzaren doinuez gozatzeko aukera izango da parrokian, 22:00etatik aurrera.
Bihar, hilak 7, Gala Gaua izango da Zumaian, eta 20:00etatik aurrera, Organiks taldearen Jazz kontzertua entzuteko aukera izango da. Gauerdian, berriz, Hor Kon Pon Band taldearekin berbena berezia egingo da Beheko Plazan.
Asteburuko ekitaldiak:
Ostirala, 6
12:30ean, Quart de Poblet abesbatza abesbatza
22:00etan Parrokian, Landarbaso Abesbatza
Larunbata, 7
20:00etan Amaiako plazan, Organiks jazz taldea
Igandea, 8
20:00etan Amaiako plazan, The Sir Aligator's Company metal taldea



