Aurrera jarraitzen du Musika Jaialdiak
Asteazkenean hasita, lehen kontzertuak izan dira asteburu luzean. Aste honetan, ia egunero dago ikusi edo entzuteko zerbait. Gaur, hilak 4, adibidez, Gerardo Rifon organo-jotzailea eta Xabier Andunaga tenorea izano dira 20:30etatik aurrera parrokian.
Hurrengo egunotako egitaraua
Abuztuak 4
20:30ean, Gerardo Rifon organo-jotzailea eta Xabier Andunaga tenorea, Parrokian.
Abuztuak 5
20:00etan, Kukairen Gelajauziak, Odieta pilotalekuan.
Abuztuak 6
20:00etan, Lux in tenebris, musika barrokoa, Komentuan.
Abuztuak 7
20:00etan, Urval Ensemble, Komentuan.
Abuztuak 9
20:00etan, Elena Barbe sopranoa eta Oier Etxaburu pianojolea, Komentuan.
Abuztuak 10
19:00etan, Txarlestrup, haurrentzat ikuskizuna, Torreberrin.
22:30ean, Hitchcock-en Downhill filma Javi Perez de Azpeitiaren musikarekin, Mari kalean.



