AURRERANTZEAN UDALETXEAN BERTAN ALDATU AHAL IZANGO DA IBILGAILUAREN ERROLDA HELBIDEA

2017/05/03

Hala nahi dutenek, internet bidez egiteko aukera ere izango dute. Halaber, Udalak gogorarazi du, uda sasoiari begira, egoiliar txartela eskuratzeko ezinbestekoa izango dela ibilgailua Zumaian eta norberaren etxebizitzan erroldatuta izatea.

Zumaiako Udalak Trafikoko erakundearekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Horri esker, aurrerantzean, Trafikora joan ordez, udaletxean bertan aldatu ahal izango dute zumaiarrek ibilgailuaren errolda helbidea.

Hitzarmen hori, bereziki uda sasoiari begira sinatu du Udalak. Izan ere, ekainaren 15ean indarrean jarriko den aparkamendu sistema berriarekin, egoiliar txartela eskuratzeko ezinbestekoa izango da ibilgailua Zumaian eta norberaren etxebizitzan erroldatuta izatea. Aldaketa eta izapide horiek guztiak erraztearren, hain zuzen jarri du Udalak zerbitzu hori herritarren eskura.

Ildo horretatik, gestio hori lehenbailehen egin dezaten gomendatzen die Udalak herritarrei, aparkamendu sistema berria indarrean jartzerako lana aurreratuta izan dezaten.

Aldaketa internet bidez egiteko sakatu HEMEN