Aurten ere, egin errenta aitorpena euskaraz

2016/04/08

Zumaiako Udalak ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri du berriz martxan, UEMArekin elkarlanean. Udaleko Euskara Zerbitzua errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri da eta guztiek bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbidatzeko. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.

Errentaren gaineko aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 11n hasi eta ekainaren 25ean amaituko da. Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:

 Zumaiako datuak

2007

2009

2011

2013

2015

Aitorpena egin zuten zumaiarrak

4.560

5.058

5.059

5.012

4.908

Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak

543

(%11,90)

758

(%14,98)

830

(%16,40)

1.005

(%20,05

1.076

(%21,92)

Urtero kopuruak gora egiten du, eta 2014an 1.000ra iritsi zen euskara hautatu zutenen kopurua. 2016an ere kopuru hori gainditzea da kanpainaren helburua, eta ehunekotan gora egitea.

Hiru bide daude dituzu aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: 

  1. Autolikidazio proposamena
  2. Mekanizatua
  3. Internet bidezkoa

Zumaian toki hauetan lagunduko dizute aitorpena euskaraz egiten.

AM aholkulariak

Ardantzabidea 16, behea

943 862609

Ricardo Azkue aholkularitza

Txomin Agirre kaia 4

943 862651

Unanue aholkulariak

Erribera kalea 6

943 860960

Zumai aholkularitza

Amaiako plaza 15

943 862624