AURTEN ERE, EGIN ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

2017/04/05

Zumaiako Udalak ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.

Urtero kopuruak gora egiten du, eta %25eko langa gainditzea izango da 2017ko kanpainaren helburua.  Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:

 

2016an

2014an

2012an

Aitorpena egin zuten zumaiarrak

4.946

4.954

5.056

Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak

1.212

(%24,50)

1.000

(%20,19)

920

(%18,19)

Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: 

Autolikidazio proposamena

Mekanizatua

Internet bidezkoa

Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbidatzeko.

Zumaian toki hauetan lagunduko dizute aitorpena euskaraz egiten:

AM aholkulariak

Ardantzabidea 16, behea

943 862609

Unanue aholkulariak

Erribera kalea 6

943 860960

Zumai aholkularitza

Amaiako plaza 15

943 862624

Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman nahi izan zaio aurten garrantzia. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez) euskaraz nahi duzula esanez gero, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunaren komunikazioak. Apirilaren 6tik aurrera hasiko da Aldundia proposamen horiek bidaltzen. Beste bi modalitateetan kanpaina apirilaren 18n hasi eta ekainaren 26an amaituko da.

Errenta aitorpena egiteko aukerekin eta hitz teknikoen zerrendarekin irudi hau osatu du UEMAk.