Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz
Herritar gehienek autolikidazio proposamena jasoko dute, eta garrantzitsua da onartzean euskarazko harremana nahi dela esatea. Aurtengo kanpainaren helburua izango da aitorpenen herena gainditzea.
Zumaiako Udalak ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, Larraina euskara elkartearekin eta UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Urtez urte kopuruak gora egiten du, eta aurtengo kanpainaren helburua izango da aitorpenen herena baino gehiago euskaraz egitea.
|
|
2025ean |
2023an |
2021ean |
2019an |
2017an |
2015ean |
|
Aitorpena egin zuten zumaiarrak |
5.720 |
5.493 |
5.225 |
5.151 |
5.076 |
4.908 |
|
Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak |
1.882 (% 32,90) |
1.734 (% 31,57) |
1.515 (% 28,99) |
1.342 (% 26,05) |
1.230 (% 24,23) |
1.076 (% 21,92) |
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara:
1. Autolikidazio proposamena
2. Mekanizatua
3. Internet bidezkoa

Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta toki hauetan lagunduko dizute aitorpena euskaraz egiten:
|
AM aholkulariak |
943 862609 |
|
|
Unanue aholkulariak |
943 860960 |
|
|
Arin asesoria |
943 117155 |
|
|
Zumai aholkularitza |
943 862624 |
Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman nahi izan zaio aurten ere garrantzia. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez) euskaraz nahi duzula esanez gero, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunaren komunikazioak. Martxo amaieran bidaliko ditu Aldundiak proposamen horiek, eta apirilaren 7tik aurrera onartu ahal izango dira. Errenta mekanizaturako hitzordua apirilaren 13tik ekainaren 8ra bitartean eskatu ahal izango da, eta kanpaina orokorra aurten uztailaren 2an amaituko da. Argibide gehiago Ogasunaren webgunean.

Beste zerga batzuetan ere euskaraz!
Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo bat abiarazi du, eta hauxe lortu nahi dute: Ogasunarekin euskaraz egitea aukeratu duten gipuzkoarren kopurua 100.000 lagunera iristea. Horregatik, "Ogasunarekin euskaraz" logoa gehituko dio Zumaiako Udalak kanpainarekin lotutako euskarriei.



