AURTEN ERE HERRITARREN ESKURA JARRI DU UDALAK KIMAKETAREN ONDORIOZ PILATUTAKO EGURRA

2016/12/16

Egurra behar duten herritarrek astelehenetik aurrera doan eskuratu ahal izango dute garbigunean

Kimaketa sasoia oraindik bukatu ez den arren, iaz bezala, herritarrek eskuragarri izango dute garbigunean kimaketaren ondorioz pilatu den egurra.

Horiek horrela, herritarrek astelehenetik aurrera jaso ahal izango dute egurra, betiere, pertsona edo ibilgailuko gehienez metro kubiko erdia hartuz, guztiek izan dezaten material hori eskuratzeko aukera.

Bilketaren inguruko argibide gehiago garbigunean bertan jaso ahal izango dute interesdunek.