Aurtengoan ere, 'Rebeka' ontzia izan da Kabra eta Dontzeilen Herri lehiaketako txapelduna

2009/08/07

Anade elkarteak antolatutako txapelketan, 20 izan ziren atzo (osteguna) goizeko 7:30ean portutik ateratako ontziak, eta 19 eguerdiko 12:30etarako arrantzatutakoa pisatzera eraman zutenak. Ez zen aparteko arrain kopururik atera

 

Joxe Enrike eta Gari Manterolaren 'Rebeka' ontzia izan zen, 7.587 punturekin, XXXIV. Kabra eta Dontzeila Herri lehiaketako garailea. 'Kepe' ontzia izan zen bigarrena 6.494 punturekin, hirugarren 'Patruxi' 5.711rekin, laugarren 'Nadet' 5.583rekin eta bosgarrena 'Borda' ontzia izan zen, 4.904 punturekin. Azken honek, lote onenaren saria ere bereganatu zuen gainera.