Autobus zerbitzu berezia Artadiko Samielak ospatzeko

2018/09/28

Ostiraletik igandera bitartean Artadiko Samielak ospatuko dira Zumaian eta horren harira, larunbat zein igandean, Udalak autobus zerbitzu berezia jarri du beratainoko joan etorriak errazteko. Horri lotuta, halaber, Udalak jakinarazi du Euskal Kosta Kroseko trafiko itxierak ez duela inolako eraginik izango Artadira joateko bidean, uneoro zabalik mantenduko baita.