Autobusak Azkoitiko Andramaxetatik bueltatzeko
Azkoitiko Andramaxei gaur emango diete hasiera. Hori dela eta, gaur bertan, abuztuak 14, 16 eta 18an, gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko dira Azkoitia Zumaia artean. Aipatutako egun horietan 02:30ean eta 04:30etan Munibetik abiatuko dira Zumaian geldialdia egingo duten autobusak.



