Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiraletik aurrera

2026/06/23

Irailaren 6ra artean, Patxita Etxezarreta kalean soilik egingo dute geldialdia Zumaia-Donostia lineako autobusek. Hala, trafiko eragozpenak saihestu nahi ditu Udalak.

Ekainaren 26tik irailaren 6ra artean Txomin Agirre kaiko autobus geltokiak ez dira erabilgarri egongo, uda sasoian egon daitezkeen trafiko eragozpenak saihesteko. Beraz, Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan soilik egingo dute geldialdia Zumaia-Donostia lineako autobusek tarte horretan.

Bestalde, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sarrera, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko.