Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak

2018/11/02

Tailerra azaroaren 24an eskainiko da eta emakume interesdunek berdintasuna@zumaia.eus helbide elektronikoan edo 943 86 50 25 (404) telefonoan matrikulatu ahal izango dute azaroaren 14a bitarte

Zumaiako Udalak, Berdintasun Foroarekin elkarlanean, autodefentsa feminista tailerra antolatu du azaroaren 24rako. Ikastaroa, Forondan eskainiko da goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren helburua izango da,  besteak beste, indarkeria egoera eta eraso ezberdinak identifikatzea eta eraso hauei  aurre egiteko estrategiak lantzea. Tailerra, Emagin Elkarteak bideratuko du eta doakoa izango da.

Izen emate epea zabalik egongo da hilaren 14a arte eta parte hartu nahi duten emakumeek, berdintasuna@zumaia.eus posta elektronikora idatzita edota 943 86 50 25 (404 luzapena) telefonora deituta matrikulatu ahal izango dute.