Autodefentsa ikastaroa

2013/12/06

Abenduaren 14an eta urtarrilaren 18an, autodefentsa ikastaroa izango da Lubaki kiroldegian, Zumaiako Udalaren Berdintasun Foroak antolatu du eta Emagin elkarteak gidatuko du ikastaroa. Aipatutako bi egun horietan, 10:00etatik 14:00etara bitartean izango dira saioak, eta izena berdintasun eta Gazteria sailean (Alondegian) eman daiteke, edo berdintasuna@zumaiakoudala.net helbidera idatziz. Ikastaroaren prezioa, 10 eurokoa da.