Autokontsumorako hegaztien ustiategien erregistroa egiteko datuak bilduko ditu Foru Aldundiak
Autokantsumorako hegazti biziak dituzten pertsonek nahitaez eman behar dute alta abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorrean.
Hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuaren 16.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, autokontsumorako hegazti biziak dituztenek nahitaez eman behar dute alta erregistroan.
Izapide hori errazteko eta hegazti-gripearen balizko fokuak kontrolatzeko informazio egokia izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak izapide hori bitarteko elektronikoen bidez egiteko gaikuntza ematen du. Komunikazioa paperean ere erregistratu daiteke, titularraren NANaren fotokopia batekin batera, ohiko bideetan.