Autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen bereziaren eta lege berriaren inguruko jardunaldia antolatu du Urola Kosta Udal Elkarteak autonomo eta ekintzaileentzat

2018/04/09

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko autonomoentzat eta ekintzaileentzat, autonomoen erregimen bereziari buruzko azalpenak eman eta indarrean sartu berria den 6/2017 Legeak dakartzan berrikuntzen berri emateko.

Izenburua: Autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezia, lege berria

Eguna: 2018-4-18

Ordua: 9:30 (iraupena 2 ordu)

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Hizlaria: Marisa Trueba (Bultz-Lan Consulting)

Izen-ematea: Aurrez izena eman behar da, telefonoz deituta edo mezua bidalita:

Tel. 943890808

enpresasustapena@urolakosta.eus

Egitaraua:

  1. Gizarte Segurantzako sistema
    1. Pertsona enpresaria eta bazkideak nola kokatu gizarte segurantzako erregimen desberdinetan.
  2. Autonomoen erregimen berezia
    1. Pertsona langile autonomoaren definizioa eta aplikazioa.
    2. Alta, baja eta aldaketak.
    3. Kotizazioa eta kuoten diruzaintza.
    4. Jarduera amaitzea, langabezia. Ordainketa bakarra.
    5. Osasun prestazioak: aldi baterako ezintasuna.
    6. Ezintasun iraunkorra.
    7. Erretiroa eta desenplegua.
  3. 6/2017 LEGEA (urriaren 25eko BOE): ekintzailetza bultzatzeko autonomoen lanaren inguruko erreformak.
  4. Autonomoen erregimen bereziaren etorkizuneko erronkak.

Jardunaldi hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2017ko deialdia, GAO, 2017-07-04, 127 zk).