Auzo konposta sustatuko du Udal Elkarteak azaroan
Zumaian, azaroaren 28 (16:00etatik 20:00etara) eta 30ean (10:00etatik 14:00etara) Amaia plazan informazio puntua jarriko da. Auzo konpostaren berri eman eta zalantzak argitzeko, besteak beste.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek 2012ko azaroan etxean eta auzoan konposta egiteko plana jarri zuten martxan. Planak 4 ardatz nagusi izan ditu:
- Eskualdean 2005az geroztik banatutako konpostagailuen jarraipena egitea
- Konpostajearen potentzialtasun aztertzea
- Auzokonposta esperientzia pilotuak jartzea udalerrietan
- Etxeko eta auzoko konpostajea zabaltzea eta erabiltzaile berriak lortzea, potentzialtasunaren azterketan oinarrituta.
KANPAINA BERRIA AZAROAN: INFORMAZIO-PUNTUAK
Laugarren lan-ildo horren barruan, etxean edo auzoan konposta egiteko interesa duten herritarrei aukera berri bat eskainiko zaie hil honetan (azaroan) zehar.
Horretarako Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu herritarrak parte-hartzera animatzeko helburuarekin.
Informazio-puntuak jarriko dira Urola Kosta osatzen duten udalerrietan. Informazio-puntu horietan herritarrek konpostajea zertan datzan ezagutu ahal izango dute eta zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera izango dute. Interesa duenak informazio-puntuan bertan eman ahal izango du izena.
Horrez gain, interesa duenak 943 55 48 74 telefonora deitu dezake edo konposta@urolakosta.org helbide elektronikora idatzi, informazioa jaso edo izena emateko.
Herri bakoitzean bi egunetan jarriko da informazio-puntua. Hona hemen informazio-puntuen egutegia eta ordutegia:
|
Herria |
Eguna |
Ordua |
Lekua |
|
Aia |
Azaroak 24 Azaroak 27 |
10:00-14:00 16:00-20:00 |
Gozategi enparantza Gozategi enparantza |
|
Getaria |
Azaroak 15 Azaroak 23 |
16:00-20:00 10:00-14:00 |
Frontoia Frontoia |
|
Orio |
Azaroak 21 Azaroak 22 |
10:00-14:00 16:00-20:00 |
Herriko enparantza Herriko enparantza |
|
Zarautz |
Azaroak 14 Azaroak 15 |
16:00-20:00 10:00-14:00 |
Bertsolari plaza (San Pelaio) Udaletxe plaza |
|
Zumaia |
Azaroak 28 Azaroak 30 |
16:00-20:00 10:00-14:00 |
Amaia plaza Amaia plaza |
Informazio-puntuetan, herritarrak parte-hartzera animatzeko, landareak, konposta eta materia organikoa bereizteko ontziak banatuko dira.
Etxean konpostajea egiteko izena emandako herritarrak trebakuntza pertsonalizatua jasoko du, izan ere, konpostajean espezializatutako teknikari baten bisita jasoko du bere etxean. Bisita horretan konposta nola egiten den azalduko dio eta konpostagailua muntatuko dio, konposta egiten hasteko dena prest izateko.
Konposta auzoan egiteko interesa duen herritarrari bere udalerrian martxan dauden esperientzien inguruko informazioa emango zaio.



