Auzobusa zerbitzuaren azken eguna, bihar
Hemendik aurrera populazio-dentsitate baxuko inguruetan edo landa-eremuetan turismo ibilgailuetan bidaiarien herriarteko garraio publikoko zerbitzu bereziak eskainiko du zerbitzu hori.
Urtebete pasa oikiarrei zerbitzua eskaintzen igaro ondoren, bihar izango du Auzobusa zerbitzuak bere azken eguna. Urtebeteko proba pilotuari bukaera emango dio, eta hemendik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiaren landa-eremuetan edo populazio-dentsitate baxuko inguruetan turismo ibilgailuetan bidaiarien herriarteko garraio publikoko zerbitzu berezia eskainiko da.
Foru Aldundiak zerbitzu horren bidez autobus bidez eskaintzen den herriarteko garraio publiko erregularra osatzea eta sustatzea du helburu. Zerbitzu berri hori erabili nahi dutenek beharrezko izango dute Lurraldebus txartela izatea, eta zerbitzua erabili nahi dena baino egun bat lehenago 943 000 117 telefonora deitu beharko dute 09:00etatik 14:00etara bitartean.
Taxi zerbitzu horrek bidaia bakoitzean 4 pertsona garraiatuko ditu, eta bidaiariak hartzeko eta uzteko Lurraldebusen lineetan erabiltzen diren geltokiak erabiliko dira. Neguko ordutegia, honakoa izango da: 9:30ean, 13:30ean, 17:00etan eta 19:30ean Zumaiako tren geltokitik irtengo du. Aizarnazabalgo plazatik irtengo du 10:00etan, 14:00etan, 17:30ean eta 20:00etan. Udan, berriz, Zumaiatik 9:30ean eta 17:00etan irtengo da zerbitzua, eta Aizarnazabaldik 10:00etan eta 17:30ean.



