Auzoetako festak diruz lagunduko ditu Udalak aurten ere

2026/05/21

Ekainaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) edo telematikoki.

Auzoetako festak diruz laguntzeko deialdia argitaratu berri du Zumaiako Udalak. Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak honakoak dira: diruz lagundutako jarduerarekin bat etorri eta oinarri hauetan finkatutako epeen barruan egiten direnak, hala nola: jarduerak sustatu eta hedatzeko programak edo ekintzak, jaialdiak, folklorea, herri kirolak, eta arte plastiko edo eszenikoekin zerikusia dutenak, baita zientzia, literatura, ikus entzunezkoak eta abarrekin zerikusia dutenak ere.

Dirulaguntza jaso nahi duten elkarteek ekainaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) edo telematikoki, egoitza elektronikoaren bitartez.

> Oinarriak
> Eskaera orria

>> Dirulaguntza guztiak