Auzokonposta ikastaroak

2013/02/22

Abian jarraitzen du auzokonposta kanpainak, eta datozen egunotan auzokonposta egiten hasi nahi dutenentzat ikastaroak izango dira. Dagoeneko Puntanueta eta Oikian abian dira auzokonposta guneak, eta familia ugarik ekimen honen bidez ematen die irtenbidea beren hondakin organikoei. Gero eta gehiago dira Zumaian auzokonposta egin nahi dutenak, eta Basadi eta Santelmo inguruko bizilagunak ari dira taldetxoak sortzen. Hori dela eta, bi auzo horietako eta Puntanuetako familia berrientzako bi ikastaro antolatu dira. Lehena, larunbatean, hilak 23, 9:30etan Brankan izango da, eta bigarrena, datorren asteartean, hilak 26, 19:00etatik aurrera Alondegiko Arranpla gelan izango da (1. solairua). Auzokonposta egin nahi duten herritarrek izena emateko 608 054 359 telefonora deitu edo auzokonposta@gmail.com helbidera idatzi dezakete. Animatu eta egin auzokonposta!