Auzokonpostaren inguruko bilera informatiboa gaur 19:30ean, Brankan
Auzokonposta auzolanean egiteko ekimenaren baitan, atzo Oikian egin zen auzokospostaren inguruko informazioa herritarrei helarazteko lehen bilera. Gaur 19:30ean Brankan egingo da bigarren bilera irekia. Ekimen honetan, auzokonposta egin nahi duen orok eman dezakete izena, eta Udalak konpostagailuak jartzeko herriko gune ezberdinak aztertuko ditu. Ekimenean parte hartzen dutenek, zaborraren tasan %20ko hobaria jasoko dute. Izena emateko, 616 226 050 telefonora deituta edo auzokonposta@gmail.com helbidera idatzi behar da. Gaurko bileran ere izango da izena emateko aukera. Animatu eta egin auzokonposta!



