Auzokonpostatze ikastaroak, datorren astean

2013/05/02

90 familiatik gorak dute izena emanda auzokonposta kanpainak. Laster 5. gunea jarriko da abian, Kresalan. Animatu eta eman izena!

 

Aurrera jarraitzen du Zumaiako Udalak auzokonposta auzolanean egiteko kanpainak. Hala, dagoeneko familia ugari dira herrian, etxean sortutako hondakin organikoak auzokonposta eginez kudeatzen dituztenak.

Bide horretan, Basadi auzoan eta Kresala inguruko gunean izen emanda daudenentzat ikastaroak antolatu dira datorren asterako. Asteartean, maiatzak 7, 19:00etan Alondegian (1. solairuan, Moila gela) euskarazko saioa izango da, eta Asteazkenean, maiatzak 8, gazteleraz, ordu berean.

Kresalako gunea abian jartzean, 5 gune izango dira herrian auzokonposta egiteko. Dagoeneko abian baitira, Puntanueta, Oikia, Basadi eta Alai auzoan. Zumaiako Udala Ardantzabiden ere konpostgunea jartzeko aukera aztertzen ari da. Guztira, azken gunea martxan jartzean, 90 familiatik gorak egiten dute auzokonposta herrian.

Abian diren konpostaguneetan parte hartzeko interesa duten herritarrek udaletxeko Ingurumen sailera jo behar dute informazio gehiago jaso edo izena emateko. Auzokonposta proiektuan parte hartzen duten herritarrek %20ko hobaria dute zaborraren tasan. Animatu eta egin auzokonposta!