Azaroa, bezeroaren hilabetea
Zumaiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, bezeroen leialtasuna saritu asmoz, hainbat promozio prestatu ditu datorren hilabeterako.
Hurrengo asteartean Bezeroaren hilabetea hasiko da Zumaian. Ideia hurrengoa da: hainbat promozio prestatzea hilabete osorako eta horrela azaroa, bezeroaren hilabete gisa instituzionalizatzea.
Helburua bezeroaren leialtasuna saritzea da.
Ekintza askoren artean, %5eko ezusteko deskontua izango da Zumaia txartelarekin. Elkarteko ordezkarien arabera, “era honetako promozioak oso ondo funtzionatu du eta oso harrera ona eduki du aurreko aldietan. 4700 € deskontuak egingo dira hilabete osoan”.
Gainera, Zumaia Gida-Katalogoa kaleratuko dute, publizitatea eta promozio baleekin; “Arrazoia da garrantzitsua iruditzen zaigula txartelaren aukera eskaintzea. Gida hau etxe guztietan banatuko da”.
Facebooken ere 19 Erosketa Karroak oparituko dituzte, Zumaiako komertzioak teknologia berrietan “punta-puntan” daudelako eta gainera “ingurumenarekin konpromisoa” duelako.
Prezio Zehatzaren Otarra
Baina, aurtengo sorpresa, eta eguberriak gertu daudela esaten diguna, gure Prezio Zehatzaren Otarra izango da Elkartetik azaldu dutenez. Zertan datza?
“Elkartekide batzuen produktu eta zerbitzuekin egindako Otarra erraldoi bat aurkeztuko dugu. Bezeroak, erosketak egiten duen bakoitzean, lehiaketan parte hartu ahal izango du: otarraren prezio zehatza asmatu behar du, eta asmatzen duenari edo beheratik gehien gerturatzen denari otarra oparituko zaio”.
Otarra Rural Kutxaren erakusleihoan egongo da urriak 28tik aurrera. Bertan 110 elkartekide parte hartu dute eta harrigarria dela aurreztu dezakegu.



