Azaroa bitartean kobratuko dira Udaleko hainbat zerga

2010/10/19

Ekonomi Jardueren gaineko zerga eta Ibien, toldoen, lur eta lurrazpiko okupazioaren, taxi baimenen eta hilerriko mantentze-lanen tasak dira kobratuko direnak.

 

Urriaren 1ean ireki zen Udaleko hainbat zerga ordaintzeko epea eta azaroa bitartean egingo da kobrantza. Ekonomi Jardueren gaineko zerga azaroaren 10era bitartean kobratuko da. Eta azaroaren 5a izango da Ibien, toldoen, lur eta lurrazpiko okupazioaren, taxi baimenen eta hilerriko mantentze-lanen tasa ordaintzeko azkeneko eguna.

Helbideratu diren erreziboak, baimendutako banketxeetako eta aurrezki kutxetako kontuetan kargatuko dira borondatez ordaintzeko epearen azken egunean. Helbideratu gabekoak, ohiko postaz bidaliko dira helbide fiskalera. Erreziboa jasotzen ez bada, kopia bat eskatu beharko da Udal Zerga-Bilketa bulegoan (943 865169).

2010eko egutegi fiskala hemen kontsultatu dezakezu.