Azaroak 20: Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eskubideen Eguna. Eman Like ziber eskubideei!

2018/11/20

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, azaroaren 20ko data baliatuz, sentsibilizazio-kanpaina bat sortu du lurraldeko haur, nerabe eta gazteei beren zibereskubide eta ziberbetebeharrez ohartarazteko.

Kanpainak bi helburu nagusi ditu: batetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa (arrisku-egoerei eta norberak dituen eskubide eta betebeharrei buruz), eta bestetik, gazteak ahalduntzea, Sarea ondo erabil dezaten laguntzea.

Gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea nahi da, ahalik eta erabilera seguru eta osasuntsuena egitea. Horretarako, inplikatzea eskatu zaie (aldarrikatzea espazio horretan daudela eta elkarrenganako errespetuaren alde daudela). Ikuspegi positibo batetik, sarea ondo erabiltzeko bide-orriak eskainiko dira.

Kulturadigitala.eus: Adingabeekin lantzeko materialak

“Like zibereskubideei” izeneko kanpainarako euskarri fisikoak eta digitalak prestatu dira Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko zerbitzu eta ikastetxeentzat. Kulturadigitala.eus webgunean, kanpainaren informazio osoa eta materialak daude eskuragarri, besteak beste, solaserako materialak, adin-tarte desberdinetara egokituta.

#Likezibereskubideei #Likezibereskubideak #KulturaDigitala