Azaroaren 10eko ezohiko plenoa

2009/11/11

Atzo (azaroak 10, asteartea) ezohiko plenoa izan zen Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.

 

Gai ordena hasi aurretik, onartu berri diren hiru alkatetza dekreturen berri eman zuen Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak. Horien arabera, Pilar Etxabe zinegotzia ez da aurrerantzean Gobernu Taldeko kide izango. Horrekin batera, bigarren alkateorde eta turismo, kultura eta merkataritza batzordeetako buru izateari ere uko egingo dio. Aurrerantzean, alkateak berak beteko ditu hiru batzorde horien lehendakaritza postuak.

Ondoren, eguneko aztergaia lantzeari hasiera eman zioten eta ondorengoak izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak:

1- Ogasuna:

- 2010. ekitaldirako ordenantza fiskalak onartu ziren aldeko zazpi botorekin (Talde Mistoa 2, EB-Aralar 2, EA 1, PSE-EE 1 eta Pili Etxabe 1). EAJko lau zinegotziak abstenitu egin ziren.

- 2010erako taxi zerbitzuaren prezioak onartu ziren aldeko bederatzi botorekin (EAJ 4, Talde Mistoa 2, EA 1, PSE-EE 1 eta Pili Etxabe 1). EB-Aralar udal taldeareb bi boto kontra jaso zituen.

2- Hirigintza eta ingurugiro:

Euskal Kostaldeko geoparkea kudeatzeko elkartearen (Geogarapen) estatutuen onarpena gauzatu zen aldeko zazpi botorekin (EAJ 4, EA 1, PSE-EE 1, eta Pili Etxabe 1). Lau boto kontra jaso zituen (Talde Mistoa 2, EB-Aralar 2).

3- Aho batez onartu zen Samuel Ruiz Morenoren partez, ordezko bake-epaile berriaren izendapena. Aurrez jarritako irizpideei jarraiki, Agustin Zubimendi Martikorena izango da aurrerantzean ordezko bake-epailea.