Azaroaren 25aren harira, 'Hitzak' antzezlana ikusgai gaur (hilak 15)
Gaur, 22:00etatik aurrera Aita Mari aretoan izango da ikusgai. Tratu txar emozionalei buruz hitz egiten duen ikuskizuna da. Agurtzane Intxaurragak idatzia, Arantxa Iturberen kolaborazioarekin eta Intxaurraga berak zuzendua. Eszenatokian hiru emakume eta aktore oso ezagun: Klara Badiola, Itziar Ituño eta Ane Pikaza. Hirurak emakume bera izango dira, Mari. Haiekin batera gizonezko bat, hori ere oso ezaguna gure artean, Jabi Barandiaran aktorea. Eta triangeluaren azken muturrean umea, egurrezko panpina Agurtzane Intxaurragak manipulatuta. Bost aktore eszenatokian hitz zaurigarriez, hitz iraingarriez, hitz gutxieztzaileez.....hitz egiteko. Hain arrakastatsua izan den 'Aitarekin bidaian' bezalako ikuskizun poetiko eta minimalista aurkeztu nahi da, sentimenduez jositako ikuskizuna.



