Azaroaren 25ean izango den Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko egunaren harira hainbat ekimen
Datorren ostiralean zine emanaldiei hasiera emango zaie 'Te doy mis ojos' filmarekin. Asteburuan, berriz, autodefentsa ikastaroa egingo da.
Azaroaren 25ean izango da Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko nazioarteko eguna. Egun horren harira, Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak hainbat ekimen antolatuta ditu, dagoeneko. Ekintza horiek azaroan egingo dira.
Besteak beste, azaroaren 11,17 eta 25erako zine emanaldiak antolatu dira. Emanaldiak Aita Mari zinema aretoan izango dira, 22:00etatik aurrera, eta 3 euroko sarrera izango dute. Azaroaren 11n, Te doy mis ojos filma eskainiko da;17an, Sólo eta 25ean, No tengas miedo.
Azaroaren 12 eta 13ko astebururako, berriz, autodefentsa ikastaroa antolatu dute. Larunbatean 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa, eta igandean 11:00etatik 15:00etara. Ikastaroa Forondan egingo da, eta izena eman nahi dutenek datorren azaroaren 11ra arteko epea dute. Izena Alondegian eman behar da, eta ikastaroaren kostua 15 eurotakoa da.



