Azaroaren 26 eta 27an jostailu erakusketa izango da Ludotekan
Gabonak atarian dira, eta gurasoei zalantzak argitzeko garai egokia del aprobetxatuz egingo da erakusketa. arratsaldeko 16:30etatik 19:30 bitartean izango da irekita.
Azaroaren 26an larunbatean, eta 27an igandean jostailu erakusketa egingo da ludotekan. Gabonen atarian, gurasoei argibideak eman eta zalantzak argitzeko aukera da, izan ere, erakusketaren helburua da, gurasoei jakinaraztea merkatuan zein jostailu dauden, eta ohiko jostailuak, eta betiko jostailu komertzialak ez direnak ezagutzera ematea, Gabonetara begira gurasoek hobeto aukeratu ahal izan dezaten.
Erakusketan, 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat egokiak diren jostailuen ezaugarriak ikusgai egongo dira eta gainera, denak katalogo batean bilduko dira, katalogoa etxera eraman ahal izango dute interesa dutenek. Horrezaz gain, nahi duten gurasoek aholkuak jaso ahal izango dituzte eta beraien umeen ezaugarrietara egokitzen diren jolas eta jostailuen berri jaso ahal izango dute. Jostailu erakusteka arratsaldez egongo da irekita, 16:30etik 19:30era bi egunetan.
Zer erabilera ematen diegu jostailuei?
Jostailu erakusketaren baitan galdera horri erantzuteko tailerra antolatu da berdintasun sailetik ludotekan. Tailerra, 26an, larunbatean izango da, goizez 11:30ean, arratsaldeko jostailu erakusketaren osagarri.
Jostailu trukea
Aurtengo jostailu erakusketan bada beste berrikuntza bat, umeek beraien jostailuak trukatu ahal izango baitituzte. Handi egin direlako edo aspertu direlako atzera utzitako jolas eta jostailuak ludotekara eraman ahal izango dituzte, han txartel bat jasoko dute eta txartel horrekin beste ume batek eramandako jostailu bat hartu ahal izango dute trukean. Horretarako ezinbestekoa izango da jostailu edo jolasa osorik eta egoera onean entregatzea. Trukean parte hartu nahi izanez gero, azaroaren 21etik 23ra arteko epea egongo da jostailuak ludotekan uzteko. Jasotzea jostailu erakusketan bertan egingo da. Jostailu trukeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero jo ludotekara.



