Azaroaren 26ko ohiko plenoa

2009/12/02

Joan den ostegunean, azaroak 26, ohiko plenoa izan zen Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.

 

2- Hirigintza:

     2.1- Aho batez onartu zen Astilleros Balenciaga E.A. handitzea.

     2.2- Eusko Jaurlaritza, Zumaia Lantzen eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena, aurrez hirigintza batzordean aztertu eta hurrengo udalbatzan eztaidatzekotan gelditu zen.

3- Talde Mistoak aurkeztutako proposamena:

     3.1- Espainiar Estatuaren azken eraso errepresiboen aurrean aurkeztutako proposamena onartu egin zen, aldeko sei botorekin (Talde mistoa 3, EA 1 eta Aralar-Alternatiba 2). EAJren hiru boto kontra jaso zituen.

      3.2- Azkenengo atxiloketak direla eta EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako proposamen alternatiboak aldeko sei boto jaso zituen (EAJ 3, EA 1, eta Aralar-Alternatiba 2), eta hiru abstenitu egin ziren (Talde mistoa).

4- Udal gobernuak aurkeztutako proposamena.

      4.1. Benedicto XVI. Aita Santuak preserbatiboaz egiten dituen azalpenen gainean EHGAMek egindako proposamena aldeko sei botorekin onaru zen (Talde Mistoa 3, EA 1, eta Aralar-Alternatiba 2), EAJko hiru zinegotziak abstenitu egin ziren.

       4.2. EAJ/PNVk EHGAMek aurkeztutakoaren aurrean plazaratutako proposamen alternatiboa aldeko sei botorekin onartu zen (EAJ 3, EA 1, eta Aralar-Alternatiba 2), Talde Mistoak abstentzioa bozkatu zuen.

5- Aho batez onartu zuten ‘Egunkaria Auzia’-ri buruzko proposamena.

6- N-634 Kostako errepidean izaten diren trafiko mozketak direla-eta, Talde Mistoak aurkeztutako proposamena onartu egin zen, aldeko sei botorekin (Talde Mistoa 2, EA 1, Aralar-Alternatiba 2 eta PSE-EE 1). Proposamenak hiru boto kontra jaso zituen (EAJ).