Azaroaren 2an 'Zaborra ala altxorra' berrerabilpen tailerra haurrentzat, Algorrin
Tailerrean parte hartzeko aurrez izena eman behar da, eta ahal den neurrian, tailerrean erabiltzeko hondakinak etxetik eraman beharko dira.
Datorren azaroaren 2an (larunbata) 8-12 urte bitarteko
haurrei zuzendutako doako tailerrak izango dira dira Algorri
Interpretazio Zentroan. Tailerra goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara
bitartean gauzatuko da.
Etxetik ekarritako hainbat materialekin eskulanak egingo dituzte haurrek bertan. Era
honetan etxeko hainbat produktuen bizitza luzatu, berrerabilpena sustatu
eta hondakinen sorrera murriztea izango da helburua. Eta guztia era ludiko eta
dibertigarri batean!
Ekarri beharrekoa:
Berrerabilpen tailerra garatzeko haurrek etxetik honako materialak ekarri ditzakete (ahal den neurrian)
- Esne edo zumo tetra brick ontzi hutsa eta garbitua
- Komuneko paperaren kartoiak
- Plastikozko ur botila hutsa
- Gustoko argazkiak
- Beriazko pote hutsak eta garbituak
Izen-ematea:
Berrerabilpen tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz:
Helbidea: Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia
Posta elektronikoa: algorri@zumaia.net
Telefonoa: 943 143100
Anima zaitezte eta parte hartu!!
Helbidea: Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia
Posta elektronikoa: algorri@zumaia.net
Telefonoa: 943 143100
Anima zaitezte eta parte hartu!!



