Azaroaren 8ko ez-ohiko plenoa
Atzo, azaroak 8, ez ohiko plenoa egin zen Zumaiako udaletxean. Besteak beste, hurrengo urterako ordenantza fiskalak onartu ziren.
Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.
1. Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko egin zen: (2010.10.28)
2. Ogasuna
2.1. Onartu egin zen 2011. ekitaldirako ordenantza fiskalak behin-behineko izaeraz onartzea. EAJ abstenitu egin zen, gainerako aldertu guztiek alde bozkatu zuten.
2.2.- 2011urterako taxi zerbitzuaren prezioak onartu zituzten. Aho batez onartu zen % 3, 85 igoko dela zerbitzu hori.
2.3.- Diru-laguntzen plan estrategikoa behin-behineko izaeraz onartu zuten. EAJ eta PSE abstenitu egin ziren. Aralarrek, Talde Mixtoak , EA-k eta Pilar Etxabek alde bozkatu zuten.
2.4.- Diru-laguntzen ordenantza orokorra onartu zuten aho batez.
2.5- Gizarte zerbitzuetako diru-laguntzen diru partidak aldatzea ere aho batez onartu zen.



