Azken egunean, korrika
Biko lasterketa mixtoa egin da gaur eguerdian Zumaian. 12:00etan hasita, azken urteotako ohiturari jarraituz, urteko azken egunean korrika, patinetan zein bizikletan ibili dira herritar ugari. Gaztetxo nahiz helduk hartu dute parte, eta giro ederrean burutu da lasterketa.



