Azken plenoan, besteak beste, Kutxabank eta Fracking-aren inguruko mozioak onartu ziren

2014/06/02

Pasa den ostegunean, maiatzak 29, ohiko plenoa izan zen Zumaiako Udalean. Azken pleno horretan, animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza behin betiko onartu zen.

1. Aurreko bileretako aktak onartu ziren (75. zbkia - 2014.01.30; 76. zbkia – 2014.02.11; 77. zbkia – 2014.02.27; 78. zbkia – 2014.03.13)

 

2. Ogasuna

2.1. 2013ko aurrekontuaren azkeneko kreditu aldaketaren berri eman zen: udalaren 34. kreditu aldaketa eta kirol patronatuaren 5.A.

2.2. Musika patronatuaren 2013ko aurrekontuaren likidazioa berri eman zen.

2.3. Kirol patronatuaren 2013ko aurrekontuaren likidazioa berri eman zen. 

2.4. San juan egoitzaren 2013ko aurrekontuaren likidazioa berri eman zen.

2.5. Zumaiako udalaren 2013ko aurrekontuaren likidazioa berri eman zen.

2.6. 2013ko aurrekontuaren likidazioan egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeko txostenak gastu araua betetzen ez duelako berri eman zen. 

2.7. 2014ko hasierako aurrekontuaren egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeko txostenak, gastu araua betetzen ez duelako berri eman zen. 

2.8. 2014ko aurrekontuaren kreditu aldaketak  berri eman zen. 

Proposamena: 5. Kreditu aldaketa berria onartu zen Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Kontra bozkatu zuen EAJk eta abstenitu egin zen PSE-EE. 

2.9. 4. kreditu aldaketaren ondorioz ez dela aurrekontu egonkortasuna betetzen berri eman zen. 

3. Ingurumena

3.1. Irizpena: Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza behin betiko onartu zen aho batez.

4. Euskara

4.1. Irizpenak: 2014-2017 urteetarako euskararen ekintza plana (esep) onartu zen aho batez. 

5. Proposamenak

5.1. Esait,  Europar Batasunaren oinarrizko eskubideen gutuna onartu zen aho batez.

 Mozioa ikusteko klikatu hemen. 

5.2. Euskal kutxen etorikizunari buruzkoa onartu zen Bildu eta Aralarren botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ eta PSE-EEk. 

Mozioa ikusteko klikatu hemen

5.3. Kutxaren aldekoa, EAJ-PNVudal taldeak aurkezturikoa, ez zen onartu. Kontra bozkatu zuten Bildu eta Aralarrek; alde, EAJ eta PSE-EEk. 

5.4. Fracking ez mugimenduak eskatuta Bildu-Aralar koalizioak aurkeztutako, haustura hidraulikoa ikertzeko abian dauden baimenen eteteari buruzko mozioa onartu zen Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ eta PSE-EEk. 

Mozioa ikusteko klikatu hemen

5.5. Gasa, ez-konbentzionalari buruzkoa, EAJ-PNV udal taldeak aurkezturiko mozioa ez zen onartu. Alde bozkatu zuten EAJ eta PSE-EEk. Kontra bozkatu zuten Bildu eta Aralarrek.