'Azken portua' ikuskizuna izango da umeentzat, asteburuan

2011/01/21

Urtarrilaren 23an, igandean izango da ikusgai 12:00etatik aurrera Aita Mari aretoan.

Dejabu antzerki taldearen eskutik, igandean, hilak 23, Azken portua ikuskizuna izango da Zumaian. Igandean, 12:00etatik aurrera Aita Mari aretoan izango da antzezlana ikusgai. Ikuskizunerako sarrerak, egunean bertan aretoaren leihatilan izango dira salgai 2,5 eurotan.

Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogoratzen. Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata  barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak bizituko ditugu.