Azkoitiko Andramaxetatik bueltatzeko autobus bereziak izango dira

2013/08/13

Bihar, abuztuak 14, emango zaie hasiera Azkoitiko Andramaxei. Hori dela eta, autobus zerbitzu bereziak izango dira gauez Azkoitia eta Zarautz artean, tartean, Zumaian geldialdia egingo dute. Abuztuaren 14an, 16an eta 18an izango dira autobus bereziak, eta honako orduetan abiatuko dira Azkoitiatik: 2:30ean eta 4:30ean.