Azkoitiko festetatik bueltatzeko autobusak, larunbatean

2010/08/10

02:00etan eta 05:00etan irtengo dute autobusek Azkoitiko libururtegi aurretik.

 

Abuztuaren 14an Azkoitiko festak hasten dira, eta hori dela-eta Zumaiako Udalak larunbat iluntzean Azkoititik Zumaiarako autobusak jarriko ditu. Bi autobus berezi egongo dira Azkoititik Zumaiara etortzeko: 02:00etan eta 05:00etan, hain zuzen ere. Autobusak Azkoitiko liburutegi aurretik irtengo dute, eta ohiko geldialdiak egingo dituzte.