Azkola enpresan gertatutako lan istripua argitzea eskatzen dute Zestoako eta Zumaiako udalek
Bihar, maiatzak 6, 19:00etan Zestoako Plazan egingo den elkarretaratzearekin bat egin dute Zestoako eta Zumaiako udalek.
Gaur goizean, maiatzak 5, ezbeharra izan da Azkola enpresan, ezbehar horren ondorioz hainbat langile zauritu dira. Zaurituta gertatu diren langileak lehenbailehen osatu daitezen espero dute Zestoako eta Zumaiako Udalek. Horretaz gain, gure elkartasuna eta babesa ere adierazi nahi dizkieguzaurituei, beren familiaei eta gertukoei, eta enpresako gainontzeko langileei.
Zestoa eta Zumaia artean dago Azkola enpresa, eta horregatik, istripuaren berri izan bezain pronto Leire Etxeberria Zestoako alkatea eta Iñaki Agirrezabalaga Zumaiakoa, enpresara gerturatu dira langileen osasun egoeraren berri izan eta istripuen inguruko informazioa lehen eskutik jasotzeko. Hala ere, nahi baino informazio gutxiago jaso dute, eta informazio osoa jasotzeko eragile ezberdinekin hartu-emanean ari dira.
Horregatik, honako hau eskatzen dute die bi udalek Azkola enpresari:
Lan istripua zergatik eta nola gertatu den lehenbailehen argitzea
Istripua salatzeko bihar, maiatzak 6, 19:00etan elkarretaratzea egingo da Zestoan, eta Zestoako eta Zumaiako Udalek bat egiten dute deialdi horrekin.
Zestoako eta Zumaiako udala



