Azpeitiko San Inazio jaietatik itzultzeko autobus zerbitzu berezia izango da

2010/07/28

Uztailaren 30 eta 31an eta abuztuaren 1ean eskainiko dira ordutegi bereziak.

 

Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, Azpeitiko San Inazio jaietatik Zumaira bueltatzeko autobus zerbitzu berezia izango da. Hiru egunetan eskainiko ditu EuskoTrenek ordutegi bereziak, uztailaren 30 eta 31an eta abuztuaren 1ean. Autobusak ondorengo orduetan aterako dira Azpeititik:

- 01:30.
- 03:30.
- 04:40.
- 05:45.

Gainontzeko ordutegiak ikusteko klikatu hemen.