Azterketa garaia datorrela eta, ordutegi zabalagoa izango du Alondegia kultur etxeko ikasgelak

2018/11/27

Alondegiko 4. solairuko ikasgelak ordutegi zabalagoa izango du abenduan eta urtarrilean

Urtero bezala, azterketa garaia badatorrela eta, ordutegi zabalagoa izango du Alondegia kultur etxeko ikasgelak abenduan eta urtarrilean. Alondegiko 4. solairuko ikasgelak honako ordutegia izango du bi hilabete horietan:
  • Astelehenetik ostiralera: 09:30-20:00 
  • Larunbatet goizetan: 09:30-13:30
Haur eta helduen liburutegiak berriz, ohiko ordutegian zabalduko dira.
Hemen duzue liburutegiak datozen hilabetetan izango duen ordutegia, eta datozen jaiegunetako egutegia.