Badator Aste Berdea
Aste Berdearen baitan antolatuta, larunbat honetan heldu eta haurren Argazki Rallya egingo da.
Ekainaren 5ean mundu mailako ingurumenaren eguna ospatzen da eta Zumaian astebeteko egitaraua antolatu da, ekainaren 2tik 10era. Ingurumenarekin loturiko ekintza ugari eskaintzen dira, haur, gazte zein helduei zuzenduta.
Maiatzaren 19an helduen eta haurren argazki rallya burutuko da, sari-banaketa Aste Berdean eginez. Bestetik, hitzaldiak, zinema-emanaldiak, kale-antzerkia, haurrentzako tailerrak eta Algorri Interpretazio Zentroan ate irekiak eta doako irteera geologikoa eskainiko dira.
Antolatutako ekintzen bitartez ingurumenarekin lotutako gai anitz ezagutzeko aukera izango duzu: anima zaitez eta parte hartu!
Egitaraua:
Maiatzak 19, larunbata:
· Helduen Argazki Rallya, 8.00-14.30, KZgunean.
· Haurren Argazki Rallya, 10.00-13.30, Algorrin.
Ekainak 4, astelehena
· “Errausketari ateak ixten” dokumentalaren emanaldia, 19.00, Aita Marin.
Ekainak 5, asteartea:
· “Kutsidazu bidea” hondakinen inguruko jolasa, 17.30-19.30, Algorri Interpretazio Zentroan.
· “Atez ate hondakinen bilketa sistema, Kataluniako esperientzia” hitzaldia, 19.00, Alondegian.
Hizlaria: Eduard Moreno, Canet de Mar udalerriko ingurumen teknikaria.
Ekainak 6, asteazkena:
· “Sorgin-orratzen sekretuak” hitzaldia, 19.00, Algorrin.
Hizlaria: Iñaki Mezquita, Aranzadi Zientzia Elkartea.
Ekainak 7, osteguna:
· Argazki Rallyen Sari banaketa, 19.00, Alondegian.
Ekainak 8, ostirala:
· Zaragozako ECOZINE Ingurumeneko Zinemaldiaren 2011. edizioko zinema-emanaldia, 19.00, Aita Marin.
Ekainak 9, larunbata:
· “Algorriko jolasa” Zumaiako ekosistemen inguruko tailerra, 11.00-13.00, Algorri Interpretazio Zentroan.
· “Baratza balkoian”, 11.00-14.00, Beheko Plaza.
· Algorri Interpretazio Zentroan ate irekiak.
Ekainak 10, igandea:
· “Jolas eta zilarrezko txartela” antzerkia, 12.00, Aita Mari arteoan.
· Algorri Interpretazio Zentroan doako “barne bisita eta oinezko irteera geologikoa”, 12.00-13.30.
· Algorri Interpretazio Zentroan ate irekiak.
Ekainak 2-10:
Erakusketak:
· “Sorgin-orratzen sekretuak” Aranzadiko partaidea den Iñaki Mezquitaren argazki erakusketa, Algorri Interpretazio Zentroan.



