Badator Euskal Jaia

2011/08/11

Ordu gutxi gelditzen dira aurtengo Euskal Jaia hasteko, eta dena prest dago jada. 10:00etan trikitilari, dultzainero, bertsolari eta beste askok hartuko dituzte herriko kaleak eta egitaraua oparoa izango da. Herritar zein kanpotarrek ondo pasatzea espero du Udalak eta baserritarrez janztera gonbidatzen ditu guztiak.

Goizean goizetik gaueko ordu txikiak arteko festa izango da gaur Zumaian. Euskal Jaiak hartuko du herria, eta festa giroa izango da nagusi. 

10:00etan hasiko da Euskal Jai eguna, musikaz blai: Hala Gera albokariak, Iturengo Joaldunak, Trikitxas trikitilariak eta Hala Dzipo  txalapartariak.

10:00etatik 14:00etara Alde Zaharrean, artisauak eta elikagai postuak egongo dira (autoentzat itxita egongo da gune hori).

11:00etan, haurrentzat tailerrak: otargintza, kandelak egiten, euskal ikurrak.

12:00etan  Upela plazaren parean, salda.

12:30ean balkoitik balkoirako Bertso Saioa Sanjuaniturrin: Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.

13:00etan  Upela plazatik irtenda, Zumaiako Kantuzaleen kalejira.

14:30ean, bazkari herrikoia: paella erraldoia.

Bazkaria alaitzen, kantu-saioak Joxe Mendizabalekin.

18:00etan hasita Ostolaza eta Txapartegi trikitilariekin erromeria. 

18:30ean sagardo dastatzea.  

Ordu berean, Iraunkorrak txarangaren kalejira.

22:30ean, Kofradian, erromeria Bide Batez taldearekin.