Badator Euskaraldia!

2018/11/20

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte astindu ditzagun gure hizkuntza ohiturak

Azaroaren 23an EUSKARALDIKO TXAPAK JARTZEKO EKITALDIA egingo dugu 20:00etan Kofradiako plazan.
Musikaz eta sagardoz lagunduta topa egin eta katxapero hotsez Euskaraldiari hasiera emango diogu.
Herritar guztiak gonbidatuta zaudete. Zatozte!