Badator Euskararen Astea
Abenduaren 3a gero eta gertuago dugu, eta egun horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira herrian. Euskaraz bizi nahi dut kamiseta eta banderekin argazkiak atera eta bidaltzeko epea azaroaren 28a arte atzeratu da, beraz, animatu eta bidali zuen argazkia!
- Azaroaren 22tik abenduaren 3ra, Agurtzane Sololuze “Poesia-Z” erakusketa Alondegiko Oxford aretoan.
AZAROAK 29, OSTEGUNA
- Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, Alondegian (Oxford aretoan) Julene Azpeitia lehiaketako ipuinen irakurketa publikoa: ikasle gazteekin, herriko taldeetako ordezkariekin eta Zumaiako idazleekin. Ondoren, XXV. ipuin lehiaketako sari banaketa eta poesia emanaldia musikatua: Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan.
AZAROAK 30, OSTIRALA
- Gaueko 22:00etan, Aita Mari zineman, Gartxot filma.
ABENDUAK 1, 2 eta 3
- Euskarazko filma Aita Mari zineman: Asterix eta Obelix. Maiestatearen zerbitzura. Larunbatean 18:30ean eta 22:15ean; igandean 16:30ean eta 19:30ean; astelehenean 19:30ean.
ABENDUAK 1, LARUNBATA
- 11:30ean, katxaperoak eta kalejira Musika eskolako trikitilariekin eta Inpernupeko joareekin.
- Eguerdiko 12:00etan, Itsas kiroldegitik irtenda. Zumaian Saltaka euskararen alde Gernika parkea, Moilaberriko zubia, Pulpo aurretik Erriberan sartu eta Beheko plazan bukatu.
(kamisetak aurrez salgai ikastetxeetan, kiroldegian eta turismo bulegoan, 10 €-an; banderak salgai 3 €-an euskaltegian eta turismo bulegoan).
Bukaeran, salda eta txorizoa Torreberrin. Ondoren, bertsolariak, abesbatzak, trikitilariak, dantzariak...
-Jarraian, kantu-saioa Beheko plazatik hasi eta Erribera kalean (Zumaiako Kantuzaleak).
- 17:00etan, Donostiako Anoeta estadiotik irtenda, manifestazioa EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU lelopean.
- 22:30etik aurrera, kontzertu berezia Torreberri gaztetxean.
ABENDUAK 3, ASTELEHENA
- Iluntzeko 18:30ean mahai-ingurua Alondegiko Oxford aretoan. Gaia: Euskarazko hedabideen estrategiak sektorearen krisiari aurre egiteko. Hizlariak: Iban Arregi (Berria-EKT taldea), Mikel Irizar (Topagunea-Tokikom) eta Gorka Zabaleta (Baleike).



