Badator Korrika!

2011/04/15

Larunbatetik igandera bitartean pasatuko da 17. Korrika herritik. Goizeko 03:25 aldera pasatuko da, eta Zumaiako Udalak kilometro batean testigua emango du.

Hari da 17. Korrika  bere azken egunetara iristen, baina igandean Donostiara iritsi aurretik Zumaiatik pasatuko da. Larunbatetik igandera bitarteko gauean pasatuko da; Debatik etorriko da goizeko 03:25ak aldera, eta Zumaia zeharkatu ostean, Getariara joango da.  Zumaiako kilometroetan, Zumaiako Udalak testigua emango du, euskararekin eta euskalduntzearekin duen konpromisoaren adierazle. Zumaiako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu bai Korrikan parte hartzera, eta baita Korrika Kulturalaren baitan antolatu diren ekintzetan parte hartzera ere.

 

Hona hemen larunbatean izango den egitaraua, Korrika Kulturalaren baitan:

18:00: Potxin eta Patxin pailazoak Kantauri plazan

19:00: Zumaiako kantuzaleekin poteoa

21:00: Afari-merienda bertsolariekin, Torreberri Gaztetxean. Ondoren, kontzertua.

03:00: KORRIKA Zumaiatik pasatuko da. Ondoren, Txokolatada izango da.