Badator Korrika!

2013/03/11

Ostegunean, hilak 14, hasiko da Andoainen, eta Baionan bukatuko da hilaren 24an. Tartean, Zumaiatik ere pasatuko da, eta horren harira Korrika Kulturalak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu.

 

Agenda

 

Martxoaren 15ean, 22:00etan:

Udalak antolatutako GAUERDIAN

antzerkiarekin bat egingo dugu. Aita Mari aretoan

Martxoaren 16an, 22:00etan:

ITZALEN SUA ikuskizuna. Aita Mari aretoan

Martxoaren 22an, 10:30ean:

 KORRIKA TXIKIA

Martxoaren 23an: KORRIKA EGUNA

·12:32an iritsiko da KORRIKA Zumaiara

·14:00etan HERRI BAZKARIA

·      Ondoren, POTEOA: Dardara taldearekin

Martxoaren 24an, Baionan:

AMAIERA JAIA. Autobusa egongo da Zumaiatik