Badator Lankidetza Astea
Datorren asteartean, hilak 11, jolas kooperatiboen tailerra egingo da 19:00etatik aurrera Alondegian. Bertan parte hartu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du Gizarte Zerbitzuetan.
Urtero bezala, Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuek Lankidetza Astea antolatu dute. Datorren astean izango da, eta jolas kooperatiboen tailer batekin emango zaio hasiera asteari. Bi orduko tailerrean parte hartu nahi duen orok, aurrez izena eman beharko du Gizarte zerbitzuetan bertan.
Tailerraz aparte, Haurralde Fundazioaren eta GIZALDE Gipuzkoako Boluntariotzaren hitzaldiak ere izango dira.
Agenda
Abenduak 11, asteartea
19:00tan, Alondegian, JOLAS KOOPERATIBO TAILERRA. (2 orduko saioa)
Helburuak:
- Jolas Kooperatiboak ezagutu: bai mahai jolasak bai eta jolas fisikoak ere.
- Lehiakortasuna lankidetzara bihurtu eta honek sortzen digun plazerra bizitu.
Parte hartzaileak:
Pertsona helduak: hezitzaileak eta jolasteko prest dagoen oro. Saio Praktikoa.
Izen ematea: GIZARTE ZERBITZU BULEGOAN-AIZKORRI 4 –BRANKA.
Tel. 943 862200
Abenduak 12, asteazkena
19:00tan, Alondegian, Haurralde Fundazioaren esku,
HITZALDIA:
Gestión de la solidaridad en tiempo de crisis
HIZLARIA:
Olga Bayon,
Garapenerako Hezkuntza Teknikaria
Abenduak 14, ostirala
19:00tan, Alondegian, GIZALDE Gipuzkoako Boluntariotzaren eskutik hitzaldia: “Boluntarioak, gaur egungo egoera eta erronkak”.



